Itxi

Faktoria

Laura Garrido, PP

'Mariano Rajoy demokrazian izan dugun presidente onena izan da'

Mariano Rajoyren kontrako zentsura mozioa onartuko den egunean, Laura Garrido PPko legebiltzarkidea 'Faktoria'n.

  • 8:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Laura Garridok ez du ezkutatu 'Faktoria'n  Mariano Rajoyren kargugabetzeak Euskadiko Alderdi popularrean eragin duen "tristura". Egonkortasuna arriskuan ikusten du Estatuan eta galer zuzena egin dio alderdi sozialistari: "84 eserlekurekin nola bermatuko dute egonkoratsuna? Noren laguntzarekin gobernatuko dute?". Garridoren hitzetan, Pedro Sanchez presidente bada, etorkizunean azalpenak eman beharko dituzte.

Eusko Alderdi Jeltzalearen jarrera "kontraesan hutsa" iruditu zaio PPko legebiltzarkideari: "Sanchezi gobernua emango diote, aurreko astean alderdi popularraren aurrekontuak onartu bazituzten ere" eta aurreratu du, "jeltzaleen jarrerak Euskal Autonomia Erkidegoko egonkortasunean ondorioak izan ditzakeela".

Laura Garridoren ustez, "Mariano Rajoy Espainiako demokraziak izan duen presidente onena" izan da eta gaineratu du, "historiak eskertuko diola" egindako lana.