Faktoria
Tokalariak
'Gaztetatik etxean ez genuen beste jostailurik'
Gipuzkoako Toka eta Bola Federazioak toka biziberritzeko lanetan dihardu
-
19:20 min
Gipuzkoan arrauna, pilota eta bola eta toka ohitura handiko herri-kirolak dira. Hala ere, azkeneko urteetan bola eta toka jaisten ari ziren. Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioak, baina, ahalegin berezia egin du herri-kirol hauek biziberritzeko.
Aspaldikoa da tokaren afizioa Gipuzkoan. XX. mendea baino lehenagoko txapelketak ezagutzen dira eta, pentsa, 60.hamarkadan nazioarteko telebistetan ere elkarrizketatu zituzten Seguran, Mutiloan, Donostiako Aieten edo Irunen aritzen ziren tokalari ezagunak.
Azkeneko bi urteetan, garai bateko disdira berreskuratzeko asmoz, besteak beste, eskola kirolean toka jokatzea, emakume tokalariei indarra ematea eta txapelketa ofizialak berreskuratzea lortu du Toka eta Bola Federazioak. Eta, hain zuzen ere, aurtengo Gipuzkoako txapelduna, Martzelino Agirre segurarra eta Usurbileko tokalari Mariaje Olano gonbidatu ditugu.
Biek ala biek txikitako denborapasa izan zuten toka, eta, gogoratu dutenez, arratsalde asko igarotzen zituzten tokan jolasean. Egun, Martzelinok, esaterako, eskoletan toka erakusten du. Entzun hemen elkarrizketa osorik!