Faktoria
Iñaki Garciñuno, CEBEK
'Ez dago elkarrizketa sozialeko mahaiari eusteko baldintzarik'
Iñaki Garciñuno, CEBEK Bizkaiko enpresari elkarteko presidentea, izan dugu, Pedro Sanchez Espainiako presidente izendatu berritan.
-
12:46 min
Pedro Sanchez Espainiako presidente izendatu berritan, 'Faktoria'n izan da Iñaki Garcinuño Bizkaiko enpresari elkarteko presidentea. Irekitzen ari den "aro berrian", Garcinuñok zuhurtzia eskatu dio gobernu sozialistari "gastuari eutsi diezaion", Europako Batzordea gertatzen ari dena zaintzen ariko delako. Bizkaiko patronaleko buruak zalantzan jarri ditu alderdi sozialistan zerga esparruan egin nahiko lituzkeen aldaketak: "ikusiko dugu ea laguntzarik duen aldaketak egiteko. Eta denborarik ote duten, urte eta erdi baino ez duelako eta ez da denbora nahikoa erreformak egiteko". Iñaki Garciñunok oharra egin dio Pedro Sanchezi: "gauza bat da Rajoy kentzea eta bestea aldaketak egitea. Uste dut ez dela berdina oposizioan edo gobernuan bazaude".
EUSKADIKO EKONOMIA
Elkarrizketa sozialaren mahaiaz galdetuta, Iñaki Garcinuñok argi esan du "bi sindikatu bakarrik eserita zeuden eta altxa dira. Patronala bakarrik gaude beraz, ez dago baldintzarik elkarrizketa sozialaren mahaiari eusteko". Mesfidantza sartu dela aitortu du Bizkaiko enpresarien presidentea eta bere iritziz, "hobea da egoera honetan aurrera ez egitea"
Gogor kritikatu du Garciñunok CCOO sindikatuaren jarrera: "aspalditik zuen mahaitik altxatzeko borondatea. Enpresariok jaurlaritzarekin sinatu dugun akordioa aitzaki gisa hartu dute, mahaitik altxatzeko."