Itxi

Faktoria

Saltoki txikiak

Ibon Erraiz, dendaria: 'Eguraldiak asko markatzen du eguneroko lana'

Saltoki txikiek, besteak beste, arropa dendek udaberri hotz eta euritsuaren ondorioak jasan dituzte.

  • 10:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ez dirudi euriak atsedenik emango digunik aste honetan ere… azkeneko bi-hiru hilabeteetan bezala. Igogailuko elkarrizketa guztietako gaia da, kalean gurutzatzen ditugun aurpegietan ikusten da… eta, serioago jarrita, ekonomiari ere ikaragarri baldintzatzen dio. Arropa saltzaileak, esaterako, ez daude batere gustora egokitu zaigun eguratsarekin.

Sasoi honetan ibiltzen gara udarako bainujantziak erosten, eguzkitarako biserak probatzen edo oporretara eramango ditugun txankleta berriak aukeratzen… Aurten, baina, gabardina eta praka luzeak, aurreko denboraldiko arroparen kaxan ezin gordeta gabiltza. Hori ondo daki Ibon Erraizek, Debako Mugan arropa dendakoak. Bost urte daramate berak, emazteak eta koinatuak dendan lanean. Neguko denboraldia ondo joan zitzaien, baina udaberria, egin duen hotzarekin eta euriarekin, 'ikaragarria' izaten ari da. Umorez hartzen dute egoera baina denboraldiko arropa ugari dute oraindik saltzeko eta egunek aurrera darraite... Gainera, euriak ez du bakarrik arropa dendetan eragiten, izan ere, jendea kalean ibili beharrean, etxean geratzen da, eta horrek saltoki txiki guztietan eragiten du. Entzun hemen elkarrizketa osorik!