Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Gaurko egunez sortu zuten Tetris jokoa

34 urte ditu gaur belaunaldi oso bat markatu zuen jokoak. Sobietar Batasunean sortu zuten.

  • 2:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

1984ko ekainaren 6an, Aleksei Pazhinovek sortu zuen Tetris. Sobietar Batasuneko konputazio zentroan eratu zuen jokoa. Tetra hitz grekoa eta Pazhinfovek gustoko zuen tenis jokoaren arteko nahasketatik dator izena.

Sobietarrek sortua beraz, baina, ohi bezala, amerikarrek egin zuten munduko: Robert Steinek Hungarian jokoa ikusi, ideia lapurtu eta mundu kapitalistan kaleratu zuen 1987an. Honakoa agertzen zen jokoaren atzealdean, “Estatu batuetan egina, atzerrian sortua” baina lekua ez zen zehazten. Benetan ezagun ordea 1989an egin zen, Nintendoren Game Boyren bertsioak lau haizetara zabaldu zuen 'Tetris', Urtzi Odriozola Gamerauntsia komunitateko kideak azaldu digunez.

170 miloi kopia salduak zituen 2016rako, eta, gaur egun, oraindik historiako bide joko onenen zerrendan askotan lehen postuan da 'Tetris'. Eta ezin ahaztu bere musika.

Musika hori entzunda urduritasun punttua sentitzea ohikoa da inoiz jokatu baduzu, irudi karratuarentzat leku egokiaren bila edo horizontala bertikala bihurtu nahian gogora dezakegu gure burua. Baina 'Tetris' ez da iraganekoa bakarrik, oraingo joko askoren jatorrian dago, Odriozolaren hitzetan.

Gaur egun doako bertsioak ere aurki daitezke. Ez da txantxa, ikerketa hainbaten arabera onurak ditu 'Tetris'en jokatzeak burmuin aktibitatea handitzen du, erreflexuak landu , baita begiak zolitu edo bizkortu ere. 2013an Kanadako unibertsitate batek egindako ikerketaren arabera begi alperren kasuan esaterako onura nabarmenak eragin ditzake tetrisen jokatzeak.

Agian gaurkoa izan liteke eguna… ganbaran dugun Game Boyari pilak jarri hautsak kendu eta funtzionatzen ote duen ikusteko, 34 urte bete arren, 'Tetris'ek ez du galdu bere xarma….