Faktoria
Gure Esku Dago
'Politikariek aintzat hartu beharko dute ekainaren 10eko mobilizazioa'
Jone Amonarriz Gure Esku Dago ekimeneko komunikazio arduradunarekin hitz egin dugu ekainaren 10eko giza kateaz.
-
15:27 min
Baikor, oso baikor daude Gure Esku Dagoko kideak. Iganderako, ekainaren 10rako antolatu duten giza katerako 100.000 parte hartzaile elkartzea da erronka eta "aurrikuspenak betetzen ari direla" aurreratu du 'Faktoria'n, Jone Amonarriz Gure Esku Dagoko komunikazio arduradunak. "Giroa hotz dagoela entzuten ari den arrean, ziur gaude berotuko dela" esan du Amonarrizek.
Igandean Euskal Herriko hainbat puntutan ikusiko den irudiak, politikariei zer pentsatu emango diela uste du Gure Esku Dagoko bozeramaleak. "Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian Euskal Herriaren estatusaren politikoaren inguruan ematen ari den eztabaidak aintzat hartu beharko du ekainaren 10ko jende mobilizazioa". Gure Esku dagok zubigintza sustatu nahi du, herritarrek parte hartzea eta protagonismoa izateko.