Itxi

Faktoria

Adin txikiko etorkinak

'Egunero etortzen da babesik gabe iristen den adin txikiko etorkinen bat'

Elea Graña, adin txikiko etorkinen presazko harrera egiteko Gipuzkoan dagoen egoitzako arduraduna, aritu zaigu azalpenak ematen.

  • 22:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Herrira bakarrik iritsi eta hemen gelditzen diren adin txikiko etorkinen datuak, hezurmamitu ditu Tere Belokik, 'Faktoria'n. Babesik gabe, gurasorik gabe iritsi eta lehen harrera egiteko zentro bana dago Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Nafarroan bi daude eta hiru Pirinio Atlantikoko departamentuak.

Datu ofizialak baieztatzea zaila da, erakunde batzuk ez dutelako informazioa eman nahi izaten baina, 600 bat izan litezke gaur egun babesik gabe iritsi eta hemen gelditu diren adin txikiko etorkinak. Ia egunero iristen da bat eta presazko harrera egiten duten egoitzetako batean izan da Tere Beloki. Donostiako UBAN, eta Elen Graña arduradunarekin hitz egin du.