Faktoria
Gitar sortzaileak
'Desiratzen gaude gitarra-egileen beste topaketa bat egiteko'
Ekainaren 6an Azkoitiko Izarraiz Lanbide eskola gitarra-egileen topaketa egin zuten eta bertan bildu ziren halako instrumenturekin zerikusia dutenak.
-
30:15 min
Ekainaren 6an Gipuzkoako gitarra-egileen lehenengo topaketa egin zuten. Gitarra sortzaileak ez ezik, gitarra munduarekin lotura zuen edonor bertaratu zitekeen. Ekimen horren sortzailea izan zen Joseba Izagirre gitarra-egile eta jotzailea, eta topaketan espero baina jende gehiago ikusi zuela esan du gaur 'Faktoria'n. Ez da bakarrik etorri: Iker Otegi ere etorri da eta bera ere gitarra-egilea da; Ander Zubillaga ere izan dugu, bera gitarra-jotzaile bezala. Gipuzkoan dauden gitarra-egileak ez ziren ezagutzen atzo arte eta informazio asko partekatu dutela azaldu digute.
Gitarra egiteko prozesuak 11 hilabete irauten du eta lan handia dago atzetik. Egurraren aukeraketa oso garrantzitsua da adibidez, horren arabera soinu bat ala bestea entzun daitekeelako. Aukeraketa hori "mundu bat" dela esan digute, aukera asko dagoelako. Azaldu digutenaren arabera, gitar elektrikoa egin ala klasikoa oso ezberdina da, prozesuak ez du zerikusirik.
Lehen topaketa honen arrakasta ikusi ondoren, gehiago egin nahi dituztela aitortu digute. Edozenek beraien taldean sartu nahi balu helbide elektroniko bat utzi dute: gitarragintza@gmail.com.