Itxi

Faktoria

Italia Txiki

'Elkartearen helburua Euskal Herriko eta Italiako kultura elkartzea da'

Italia Txiki izeneko elkartea sortu zuten duela sei hilabete euskal kultura eta kultura italiarraren artean elkarlanean aritzeko eta horretarako ekintza asko antolatu nahi dituzte.

  • 22:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Italia Txiki elkartea duela sei hilabete sortu zen prozesu luze baten ondoren. Aurkezpen ofiziala pasa den maiatzaren 26an egin zuten Tabakaleran. 'Faktoria'ra Marina di Franceschi taldeko ordezkaria eta Arantxa Oliviari taldeko euskaldun bat. Marinak hamar urte daramatza Donostian bizitzen eta momentu hauetan euskara ikasten ari da. Bestalde, Arantxa, orain italiera ikasten ari da beraren sustraiak Italian daudelako eta bere aitonaren hizkuntza ikasi nahi duelako.

Italia Txiki italiar eta ez italiarren elkartea da, bertako gehienek loturaren bat dute Italiarekin. Hala ere euskal kultura eta kultura italiarren arteko harremana handitu nahi dute eta horretarako ekintza ugari dituzte pentsatuak.Hurrengo ekintza trikitixarekin lotura izatea nahi dute; hitzaldi musikatu bat hain zuzen ere.

Italarengatik galdetu diegunean herrialdeak duen onena jendea dela esan digute, eta baita kultura, hizkuntza, eta nola ez, janaria. Alde txarrena momentu hauetako politika, burokrazia eta ustelkeria dela esan digute,

Laburbilduz, elkarte honen bitartez Italiako kultura ezagutaraztera eman nahi dute.