Faktoria
Haur minbizidunen alde
Aspanogi elkarteak haurren minbizia kalera aterako du biharko jaian
Donostiako Koldo Mitxelenaren kanpoaldean egingo da jaia, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara. Mondragon Lingua kooperatiba eta Bizipoza elkartea ere antolatzaile dira.
-
13:58 min
Aspanogi elkarteak, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteak, haurren minbizia kalera aterako du biharko jaian. 'Superkids. Sentitu eta hitz egin. Experience & Express' jaia Donostiako Koldo Mitxelenaren kanpoaldean egingo da, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara. Xede Nagusia haur minbizidunaren eta bere familiaren bizi-kalitatea hobetzea da, gaixotasunaren berri izaten den unetik haurraren eta familiaren beharrei erantzuten laguntzea.
Aspanogi elkartea sortu zela 20 urte biribil dira aurten. 1998an sortu zen, 4 familiaren giza ekimenari esker. Nekane Lekuona, Aspanogiko gizarte-langilea, 'Faktoria'n izan dugu, bai biharko jaiaren bai elkartearen helburuez hitz egiten.
'Ane eta Piratekin parrandan' jaian abentura, musika eta dantza izango dituzte, guztien gozamenerako.