Itxi

Faktoria

Iban Zaldua

'Aquarius' afera eta Donald Trump-Kim Jong Un bilera, musikaz kontatua

Astearen musika errepasoa, Iban Zaldua idazleren begiekin,

  • 5:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maitasun abestiak aukeratu ditu Iban Zalduak aste honetan 'Faktoria'n, asteak utzi dituen albiste nagusiak kontatzeko.

Ehunka errefuxatu daramatzan 'Aquarius' ontziaren aferari, egoki dihoakio Tom Pettyren "Refugee" kantua. Damn The Torpedoes diskoko singleetako bat da eta bertan, Tom Pettyk neska zauritua konfidantza berreskkuratzea animatu nahi du.

Bigarren amodio kantua, Donald Trump eta Kim Jong Unek hasi duten "harreman normalizatua" deskribatzeko erabili du Zalduak. Morriseyk 2004an argitaratu zuen "I like you". Iban Zalduaren ustez, nolabaiteko faszinazioa sumatzen delako bi agintarien arteko irudietan.