Faktoria
Eguneko efemeridea
Duela 85 urte hil zen Clara Zetkin politikari alemaniar ezkertiarra
Martxoaren 8a emakumeen nazioarteko eguna izatea bultzatu zuen emakumea 1933ko ekainaren 20an hil zen Moskun.
-
Clara Zetkin. Argazkia: Wikipedia
3:57 min
Gaur efemeridearen tartean, emakume borrokalari bat. Martxoaren 8a emakumeen nazioarteko eguna izatea bultzatu zuen emakumea: Clara Zetkin politikari alemaniar ezkertiarra. 1933ko ekainaren 20an, duela 85 urte hil zen Moskun.
Clara Eibner XIX. mendearen erdian familia onean jaio zen. Alemaniako Leipzig hirian irakasle ikasketak egiten ari zela, zarrari ihesi bertan zeuden errefuxiatu errusiarrak ezagutu zituen, tartean, gerora bere senar izango zen Ossip Zetkin. Ikasketak amaituta, langile mugimenduetan eta sortzen hasi zen mugimendu feministan barneratu zen, eta harrezkero, emakumeen eskubideen aldeko borroka izan zuen ardatz.
Otto Von Bismark kantzilerrak aktibitate sozialistak debekatu ostean, Suitzan eta Parisen egon zen Clara Zetkin ihes eginda, eta, bertan, buruzagi marxista ugarirekin harremana izan zuen, Leninen laguna zen, besteak beste. Bigarren internazionalaren bileran Alemaniako sozialisten ordezkari izan zen eta bertan jada argi defendatu zuen emakumeen borroka alderdi sozialistaren lehen lerroan jartzeko beharra. Erabat giro maskulinoan, guztiak ez zeuden ados boto eskubidea emakume guztiei zabaltzeak alderdi ezkertiarrei kalte egiten ziela zioen korronte batek. Alderdikideen jarrera horiek gogor salatu zituen Zetkinek.
Alemaniara itzulita, senarragandik banatu eta George Friedrich artistarekin ezkondu zen. Hurrengo urteetan emakumeen boto eskubidea sustatzen zuen Berdintasuna aldizkariaren arduradun izan zen, eta 100 mila ale banatzera iritsi ziren 10 urtean. 1907an, emakume sozialisten lehen konferentzia internazionala egin zen Alemanian bertan, eta Clara Zetkin idazkari izendatu zuten. Hain zuzen, emakume sozialisten bigarren konferentzia egin zenean, 1910ean Calara Zetkin izan zen martxoaren 8a emakumeen nazioarteko eguna izendatzea aldarrikatu zuena, New Yorken urte hartan bertan ehungintza alorreko emakumeen borrokari ohore eginez. 1911ko martxoaren 8an ospatu zen lehen aldiz.
1914an Lehen Mundu Gerra lehertu zenean, gerraren aurka azaldu zen, eta salatu egin zuen Alemaniako alderdi sozialistaren jarrera epela. Horrela, Alderdi Komunista alemaniarra eratu zuten, eta alderdi horretako kide gisa, bi gerren arteko urteetan nazien aurkako jarreran nabarmendu zen.
Faxismoaren aurkako mezu sendoa eman zuen Zetknikek buru naziaren mespretsuen aurrea,n baina Hilabete gutxi geroago, 1933an, Hitlerrek nazismoak boterea eskuratu zuenean ihes egin behar izan zuen, eta nola ez, komunismoan uste betea izanda Sobietar Batasunera jo zuen.
Moskun hil zen urte hartan bertan, 1933ko ekainaren 20an. Naziei sendo aurre egin zien polikitikaria, borrokalari feminista eta martxoaren 8aren ametako bat, duela 85 urte hil zen Clara Zetkin.