Itxi

Faktoria

Joan Mari Torrealdai

'Kontsentsua lapurtzen ari zaizkio euskarari'

Bilboko liburu azokan 'zilarrezko luma' jaso ondoren eta EHUren zentsurari buruzko udako ikastaroetan omenaldia jaso bezperatan aritu da 'Asedio al euskera' bere azken liburuaz.

  • 17:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskalgintzan aurkezpenik behar ez duen ikertzailea. Gaur egun, euskaltzain emeritua, eta, besteak beste, Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria eta Bizkaiko Aldundiaren Lauaxeta saria jasotakoak. Jakin aldizkariari, Euskaldunon Egunkaria eta Berriari eta Euskal Herriko liburugintzari lotutako ibilbidea egin du eta orain, Asedio al euskera. Más allá del libro negro Txertoak argitaratu dion lana aurkeztera etorri da Joan Mari Torrealdai. Euskara gutxiesten duten lege eta iritziak jasotzen dituzten 427 orri dira eta tesia, hauxe: Bulkada politiko supremazistaz ari direla hizkuntza politikan ere.

'Hegemonia duen hizkuntzak behar du bestea desagertzea, automatikoki. Batek bakarrik du lekua', azpimarratu du 'Faktoria'n eskainitako elkarrizketan. Euskara jo-puntuan duen joera inboluzionista indarra hartzen ari dela ohartarazi du eta, 'lekukorik geratzen ez denean', euskararen debeku garaiak ukatzen hasi direla eta hizkuntzaren gaineko kontsentsua lapurtzen. 'Euskarak ez duela kultur hizkuntza izateko gaitasunik eta euskararen bidez hezkuntza egitea inposizioa dela zabaldu dute'  eta orain eremu politikoan ari dira: Legeetan aitortzen zen hizkuntza politika desligitimatzen ari dira', azpimarratu du.