Itxi

Faktoria

Errefuxatuen eguna

'Bizitza salbatzeko alde egiten duten horiek hartzeko betebeharra dugu'

Amaia Celorrio, Nazio Batuen Erakundeko goi ordezkaritzaren, Acnur erakundearen, komunikazio arduraduna izan dugu Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean.

  • 3:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur, ekainak 20, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da eta migratzaileen datuen inguruan gogoeta egoteko balio du. 2017ak markak hautsi ditu: 68 milio eta erdi desplazatu daude munduan. Azken 5 urteetan zenbakiak handitu dira eta berriz ere agerian gelditu da, garapen bidean diren herrialdeak eskuzabalenak direla. ACNURen datuen arabera, errefuxatuen ehuneko 85 garapen bidean diren herrialdeetara iritsi dira. Etiopian adibidez, milioi bat errefuxatu onartu dituzte.

Egoera horren aurrean, herrialde garatuen jokaera dago. Amaia Celorrio, ACNUR Nazio Batuen Erakundeko goi ordezkaritza erakundeak Estatuan duen bozeramaileak eman dizkigu xehetasunak 'Faktoria'n: "gero eta muga gehiago jartzen ari dira baina, kontuan hartu behar dugu bizitza salbatzeko ihes egiten dutela. Errefuxiatuen Estatutua sinatu dute herrialde gehienek eta hortaz, pertsona horiek hartzeko betebeharra dugu".