Faktoria
Errefuxiatuen krisia
'Ulertu behar dugu ihesean dabiltzala, gerra atzean utzi nahi dute'
Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean CEAR, Mugarik Gabeko medikuak, Ongi Etorri Errefuxituak, SOS Arrazakeria eta Proactiva Open Arms-eko kideekin hitz egin dugu iheslarien egoera hobeto ezagutzeko.
-
18:28 min
ACNURen azken datuen arabera, 2017. urtean munduan 68,5 milioi errefuxiatu eta desplazatu izan ziren, 2016an baino 3 milioi gehiago. 68 milioi horietatik, 25 milioi dira errefuxiatuak, 40 milioi barne desplazatuak, eta 3 milioik egin zuten asilo eskaria.
"Faktoria"n Naiara Gutierrez, CEAR-Euskadiko komunikazio arduradunarekin, Mikel Mazkiaran, SOS Arrazakeriako abokatuarekin, Xabier Araetarekin, Ongi Etorri errefuxiatuakeko kidearekin, Igone Marizkurrena, Proactiva Open Armseko bolutarioarekin, eta Nagore Eskisabelekin, Mugarik Gabeko Medikuen Euskadiko ordezkariarekin hitz egin dugu. Errefuxiatuen egoeraren inguruko hausnarketak partekatu dituzte gurekin, besteak beste, Nagore Eskisabelek azpimarratu du: "ulertu behar dugu ihesean dabiltzala, gerra, gatazka, biolentziatik ihesi dabiltzala, eta hori atzean uzten saiatzen jarraituko dutela, Europara iristen saiatuko dira"