Itxi

Faktoria

Jose Ramon Etxebarria

'Mirari bat da euskara batuaren historia'

Zientzialari eta euskaltzale ezagunak UEUren omenaldia jasoko du bihar egingo duten ikastaro irekiera ekitaldian.

  • 22:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Udako Euskal Unibertsitateko 46. Udako Ikastaroei hasiera emateko ekitaldia egingo dute bihar Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean.

Zientzian eta kulturan euskararen estandarizazioak izan duen eragina aztertzeko Igone Zabala, Idurre Eskisabel eta Estitxu Garai EHUko irakasleek hitz egingo dute ekitaldi honetan. Eta han izango da, era berean, gure gaurko gonbidatua: Jose Ramon Etxebarria, EHUko irakaslea eta UEUko kidea, sorrera sorreratik.  Euskarazko testugintzari buruz hitz egingo du berak, amaitu gabeko historiaren atal baten bertsio pertsonalaz, hain zuzen ere. Eta ondoren jasoko du gernikarrak, UEUren omenaldia. Esan bezala, hasiera hasieratik egon delako UEUn eta, batez ere, urte hauetan guztietan egin duen ekarpenagatik.

UEUren edizio guztietan hartu du parte, modu batera edo bestera, Etxebarriak, "lehenengo 35 edizioetan, hutsik egin gabe", diosku. Omenaldia egingo diotela eta, ez dago urduri, lagun artean egongo delako. Hitzaldia desberdina izatea nahiko luke, "eskertzeko urte hauetan guztiotan nirekin lanean egon direnak", gaineratu du.

Euskarra batuaren bilakaera eta UEUrena, pareko joan da denboran. Bateko zein besteko lanean aritu da Jose Ramon bera ere gaztetatik. “Niretzat da mirari bat euskara batuaren historia”, esan digu. "Harrigarria da nola 50 urte eskasean estandarizatu dugun eredu bat, arlo guztietan lan egiteko balio duena" gehitu du.

“Euskarazko testugintza, amaitu gabeko historiaren atal baten bertsio pertsonala” hitzaldia eskainiko du bihar, hain zuzen ere bere esperientzia kontatuko du. Hori baita berarentzat egiazkoa dena: "berme hori dauka. Partziala da, jakina, baina nik ikusi dudana kontatuko dut. Nik bizi izan dudana". Entzun hemen elkarrizketa osorik!