Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Duela 160 urte hasi ziren eraikitzen Norteko Trena

Ziurrenik gure historia hurbila gehien aldatu zuen garraiobidearen eraikuntza gogoratu behar dugu. 1858ko ekainaren 21ean hasi ziren eraikitzen Euskal Herriko lehen trenbidea.

  • 3:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

160 urte, Txirrita bera txunditu zuen trena egiten hasi zirenetik

1858ko ekainean hasi ziren Euskal Herrian Norteko Trenaren eraikuntza lanak eta aipagarria da arazoak arazo 1864rako eraikia zegoela trenbidea. Madrilen lanak hasi eta 8 urtean egin zuten trenbide osoa, ia 800 kilometro. Gaur egun ere nekez betetzen dira epe horiek. Obren ardura izan zuten PEREIRE anaia frantziarrek izan zuten garrantzia aipatu digu Pello Joxe Aranburu ikerlariak; Luis Mari Intzarekin batera Norteko Trenbidearen Gipuzkoako historia jasoa dute bi liburutan. Lehenik Tolosa Irun eta Miranda Olazti zatiak egin zituzten. Zati zailena ordea, Altsasutik Tolosara artekoa zen, bereziki 100 metroan zegoen Beasainetik 500 metrora zegoen Otzaurtera igo behar zutelako. Baina epean gainditu zituzten arazoak.

Okerrik gabe esan daiteke, gaur egun gure herri eta hirien garapenean gehien eragin zuen obra zibila izan zela. Borroka handiak izan ziren trena nondik igaro, Miranda Ebrorako tartea zehaztua zegoen baina handik Ipar Euskal Herrira zein bidetatik lotu ez zegoen argi. Bilbora joan eta handik kostaz Donostia lotzea zen bizkiatar enpresarien asmoa, Iruñetik behenafarroara Aldudera trenbide egiteko asmoa izan zen, baina, azkenean, arabar eta gipuzkoarrek elkar hartuta, Gasteiz eta Irun Altsasun barrena lotzen zituen proiektua hobetsi zen. Gipuzkoako Aldundiak eta garaiko politikari liberalek dirua jarri eta ahaleginak eta bi egin behar izan zituzten; izan ere, argi dago trenaren inguruak industria ekarri zuela

Herriak elkarrekin lotu eta nekazal guneak birmoldatu zituen azpiegitura duela 160 urte epe barnean egin zuten.