Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Julene Urzelai mitinlari eta erbesteko euskal irratigintzan erreferentea

Gaur efemeridearen tartean euskal emakume ausart bat gogoratu behar dugu. Duela 35 urte, 1983ko ekainaren 22an Venezuelan hil zen.

  • 3:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur efemeridearen tartean, euskal emakume ausart bat: Gerra aurreko garaian mitinlari abertzalea eta erbesteko euskal irratigintzan erreferentea izan zen Julene Urzelai gogoratu behar dugu.

1912an Azkoitian pilotari ospetsuen Urzelai familian jaioa, etxetik edan zuen abertzaletasunaren iturritik Julene Urzelaik. 30eko hamarkadan EAJren Emakume Abertzaleen Batzan sartu eta berehala mitinlari hasi zen. Xabier Euzkitze kazetariak ikertu du Urzelairen bizitza.

Francoren altxamenduaren ostean, Urzelai familiak, beste familia abertzale ugarik bezala, alde egin behar izan zuen herritik eta Gernikako bonbardaketak Gernikan bertan harrapatu zituen, onik atera ziren, baina Juleneri betirako utzi zion hark arrastoa. Hurrengo urteak Europan barrena eman zituen.

Horrek meritua zuen, oso giro tradizionalean hazia izan baitzen Julene Urzelai. 40an, gerora bere senar izango zenarekin batera, Venezuelarako bidea hartu zuen, azkar itzuliko zen ustearekin, baina han bizi izan zen 43 urtez. Eta Venezuelan ez zen familia haztera mugatu, kide nabarmena izan zen orduko euskal komunitatean eta erbesteko Radio Euskadi Venezuelatik emititzen hasi zirenean, han zen Julene Urzelai.

Azken urteetan Euskal Herria joan etorriak egin arren, duela 35 urte, 1983ko ekainaren 22an Venezuelan hil zen Euzkitzek “mitinlari konkistatzailea” deitzen dion emakume ausarta, irratian ere gure aurrekari izan zen Julene Urzelai.