Itxi

Faktoria

Herria kazeta uztear da

'Zaila da euskarazko astekari bat adinekoei eta gazteei batera zabaltzea'

Peio Jorajuriak datorren irailean hartuko du erretreta. 25 urtez aritu da kazetari Herria euskarazko astekarian. Mendia eta euskaraz idaztea izan dira Peio Jorajuriaren bizitzaren ardatzak.

  • 17:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Duela 25 urte, bulego-lanetan hasi zen Pello Jorajuria Herria euskarazko astekarian. Kazetaritzan trebatu eta langintza horretan aritu da gaur egunera arte. Datorren irailean hartuko du erretreta. Hemendik aurrera mendiaz gozatzeko eta euskaraz idazteko denbora gehiago izango duela adierazi digu Faktorian.

Herria kazeta 1944. urtean sortu zen, Baionako Eskualduna aldizkari elebiduna debekatu eta haren ordezko gisa, Piarres Lafitte euskaltzaleak bultzatuta. Horrela hasi ziren berriketari sarea sortzen, gerora webgunea ere bai, baina helburu garbi batekin betiere: Herriaren paperezko edizioa ez kaltetzea.

Gaur egun irakurle asko ditu Herria astekariak bai Iparraldean bai Hegoaldean, eta baita Ameriketan nahiz mundu osoan zehar. Adinekoak dira irakurlerik gehienak, 35 urtez beherakoak.

Aste honetako alean Manex Pagola zendu berria omendu nahi izan du bere zutabean Pello Jorajuria kazetariak.