Itxi

Faktoria

Imanol Apalategi

'Gosea ere helburu geoestrategikoa da kapitalismoarentzat'

Immigrazioaz dugun ikuspuntu desitxuratuaz egin digu gogoeta Etiopia-Utopiako arduradunak. Gizarte arrazista garela azpimarratu du.

Imanol Apalategi medikua da formazioz eta mediku-ikuskatzailea lanbidez. Leuzemiak jota Ane alabaren ondoan ospitalean berrehundik gora gau egin zituen, eta haren heriotzaren ondoren jabetu zen, elkartasuna zela bizitzan dagoen baliorik handiena: 'elkartasuna eskaintzen zuten pertsonekin egon nahi nuen; besteak hobe ez bazeuden'. Eta hala jarraitzen du, bizitzarako eta mundurako 'elkartasuna errezetatzen', horixe esan digu 'Faktoria'n.

Harreman benetakoak dira, bere iritziz, benetako bizitzaren erdigunea, eta horretan oinarritu beharko litzateke, baita ere, garapen-laguntza. Ez du halakorik ikusten, ordea, gizartean. Kapitalismotik egiten den elkartasunaren itxurakeria salatu du eta kooperazioan ere 'modei jarraitzen' zaiela gehitu du. Sistema kapitalistak diruaren ardatzaren bueltan baino ez dela ari dio eta halatsu ari garela, gu ere, inmigrazioaren politikan. 'Arrazistak gara'?' galderari dudarik gabe erantzun dio: 'bai'.