Faktoria
Tourra Euskal Herrian
'Senpere-Ezpeleta arteko etapak erabakiko du nork irabaziko duen Tourra'
2018ko Tourra Euskal Herrira iristeko hilabete falta denean, Senpere eta Ezpeletan izan da 'Faktoria'.
-
18:55 min
Uztailaren 28an txirrindulari izarrak Euskal Herrian izango dira. Frantziako Tourra amaitu aurreko egurrean, 31 kilometroko etapa malkartsua egingo dute txirrindariek. Senperen hasi eta Ezpeletan amaituko da saioa eta etapa horretarako prestatzen hasiak dira bi herrietan. 100.000 ikusle baino gehiago izango dira eta azpiegitura ia prest dute: dendetako erakusleihoak apainduta, ostalariek jaki eta edarien eskariak eginak dituzte eta bisitariek autoak non utzi erabakita dute.
Prestaketak barrutik ezagutzen dituztenekin hitz egin dugu 'Faktoria'n: Lorentxo Dolossor, Tourra Euskal Herrira ekartzeko ekimena hasieratik ezagutzen duena, Marixan Bereau Senpereko zinegotzia, Patrick Elizan udaletxeko idazkaria eta antolaketaren ardura daramana eta Jean Louis Bassenar Senpereko kirol elkarteko kidearekin hitzegin dugu. Ostalari, tabernari eta herritarren iritzia bildu dugu.
Tourra Euskal Herrian