Itxi

Faktoria

Global Training bekak

'Etorkizunerako bultzada handia ematen du beka hau egiteak'

Lanbide Heziketako titulua edo graduatua izan behar da Global Training beka bat egiteko. Hauei esker sei hilabeteko ordaindutako bekaldia egiteko aukera ematen dute atzerrian.

  • 15:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hurrengo urteari begira zer egin ez dakienak badu aukera paregabe bat: Global Training bekak. 30 urte baino gutxiago izan behar dira, Goi-mailako Lanbide Heziketa bateko titulua ala unibertsitateko graduren batean graduatua egotea eta ingeles maila altua behar dira halako esperientzia bat bizi ahal izateko. Hartara, atzerrira joan daiteke enpresaren batean praktikak egitera eta hilean 1.400 jasoko dira.

Ikaslanek eta Makina Herraminten Fabrikatzaileen Elkartearen bekak dira eta horregatik etorri da Sergio Fidalgo 'Faktoria'ra, bera Ikaslan Movility-ren arduraduna da. Ikasketa asko daude bertan, sail asko hartzen dira kontuan. Izena www.globaltraining.eus-en eman behar da eta ondoren elkarrizketa bat egingo zaio izena eman duenari hutatua izango den ala ez ikusteko. Hau irailean izaten da. Ondoren urrian formakuntza egiten da eta behin prozesua egitean kanpora joaten dira ikasleak.

Esperientzia hau lehenengo pertsonan bizi du Ander Agirrezabalaga azpeitiarrak. Bera Pragan dago Amazon enpresan lan egiten giza baliabideen sailan. 2016an joan zen bertara eta bekaldia egiten zegoela suertatu zitzaion lan eskaintza hau eta onartu egin zuen. Hala ere, Sergiok esan digu helburua ez dela ikasleak atzerrian gelditzea.

Anderrek jendeari animatzen dio izena ematera, beretzako oso ekimen positiboa izan delako. Etorkizunerako oso ona dela esan digu esperientzia hartzen delako eta hemen, Euskal Herrian, hartzen ez diren trebetasunak hartzen direlako.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia