Itxi

Faktoria

Iraia Oiartzabal

'Irudi deigarria lortu nahi nuen, eta taldearen filosofia islatu'

Iraia Oiartzabal moda diseinatzaileak Arraun Lagunak taldeko emakumeen arropa berria egin du, "taldeak euren lana ezagutzera eman nahi zuen, eta horretarako zerbait deigarria" egin duela azaldu digu.

  • 15:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iraia Oiartzabal moda diseinatzaileak Donostiako Arraun Lagunak klubeko nesken maillota egin du. Iraiak 'Faktoria'n azaldu digunez, klubak aurreko urtean egin zion eskaera, emakumeen arraunlari taldeari bultzada eman nahi zioten, eta horretarako euren irudia berritu nahi zuten. Moda diseinatzaile pasaitarrak azaldu digunez, "euren lana ezagutzera eman nahi zuten, eta horretarako zerbait deigarria egin behar zen".

Jantzi berriaren galtzaren partea urdina da, eta pinporta moduko batzuk ditu goikaldean, ezkerrean bihotzaren parean A bat eta bizkarrean A handiago bat. Pinporta bakoitzak arraunlari bakoitzak egiten duen esfortzua, lana irudikatzen du, "deigarria izatea nahi nuen, eta taldearen filosofia irudikatu" dio Oiartzabalek. Irudi potentea iruditu zitzailea dio, arraunlari guztiak bizkarrean A eramatea nahi zuten, horrek lana zaildu zuela azaldu digu, "A goian ikusteko eskotea moldatu behar izan" zutelako.