Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Gaurko egunez merkaturatu zen lehen aldiz Seat 600 autoa

61 urte dira adin batetik gorakoek oso gogoan izango duten kotxea kalera atera zenetik. 1957ko ekainaren 27an izan zen.

  • Seat 600

    4:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Xeixtientosa, behin ikusita ahazten ez den kotxea. Galdetu bestela Joakin Amondaraini. Lehen gorria izan zuen, eta gaur egun ere gorria-gorria du. Xeixtientos-a deitu izan zaiona euskal etxe askotan, Seat Seiscientos markako kotxea zen zuzen esatera: 1957ko ekainaren 27an merkaturatu zuen kotxe marka espainiarrak. Fiat enpresa italiarraren modelo bat aintzat hartuta sortu zuten eta espainiar estatuan, Hego Euskal Herrian barne askorentzat lehen kotxea izan zen. Horregatik du balio sentimental handia, Joakinentzat esaterako.

Ez zen merkea hasieran, pentsa 65 mila peseta balio zuen lehen kotxe hark, asko garai hartarako. Bi atedun kotxe txikia, itxura borobilekoa, 4 aldaera nagusi izan zituen. Ia 800 mila xeixteintos egin ziren 1973an kotxe modernoagoek baztertuta fabrikatzeari utzi zioten arte. Bi atekoa da xeixtientos-a, alturaz nahiko txikia eta ondorioz sartzeko ez ote den oso erosoa galdetu diogu Joakini, baina ez dago ba ados.

Gehienak gizonak ziren hasiera hartan emakume askorentzat ere Xeixtientosa izan zen karneta atera osteko lehen kotxea. 45 urte pasa dira azkena egin zenetik, baina ez pentsa, ugari dira oraindik Xeixtientosak gure artean. Duela 10 urte estatuan 10 mila inguru zirela kalkulatzen zen.

Argi dago… 61 urte geroago, xarma galdu ez, irabazi egin duen kotxea da.  Urte askotarako seixtientos!