Itxi

Faktoria

Sukaldari Dema

Igor Zalakainek eta Pili Manterolak tartak prestatu dituzte azken egunean

Denboraldiko azken "Sukaldari Dema"n postrea egiteko eskatu diegu Pili Manterolari eta Igor Zalakaini. Pilik txokolatea izan du protagonista eta, Igorrek, hostopila eta fruta.

  • 19:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pili Manterolak txokolatezko tarta prestatu du.

Osagarriak:

Txokolatea

Gurina

Irina

Azukrea

Kakaoa

Arrautzak

Gustura: Rona edo laranja zukua

Prestaketa:

240 gradutan berotu labea. 5 arrautzen txuringoa eta gorringoa banatu, txurringoak harrotu, eta 200 gr azukre gehitu, ondoren gorringoak eta amaitzeko 150 gr irin eta 50 gr kakao gehitu (aurretik biak nahastu), dena moldean jarri, pare bat kolpe eman eta nahasketa labean sartu.

24 ordu lehenago trufa krema prestatu: esnegain litro eta 200 gr azukre nahastuta egosi, 250 gr txokolate kobertura gehitu, eta dena nahastu. Nahasketa hozten utzi, eta ondoren 24 orduz hozkailuan utzi. Nahasketa hau harrotu, eta nahi izanez gero rona edo laranja zuku pixkat gehitu.

Bizkotxoa erditik moztu, trufa krema erdian jarri, eta espatula batekin ondo zabaldu.

Beste ontzi batean, 100 gr ur eta 100 gr azukre kakao pixka batekin berotu, ondoren gurina gehitu, eta nahasketa bizkotxoaren gainean apaintzeko jarri, eta gainean marrubiak.

Igor Zalakainek hostopila frutarekin prestatu digu.

Osagaiak:

Hostopila

Sasoiko fruta: gereziak eta marrubiak

Azukrea

Arrautzak

Prestaketa:

3-5 zentimetroko izotzontzia hartu, gurin pixa batekin izotzontziak igurtzi, hostopil orea zabaldu, eta hatzarekin izotzontziaren forma emango diogu pixkanaka, alboetan sobratzen dena moztu, eta zulo horietan garaiko fruta sartuko dugu

Konpota egingo dugu frutekin, fruta hori azukrearekin deseginez. Gereziei hezurra kendu, marrubiak erditik ebaki eta bi konpota egingo ditugu. Fruta desegiten dugunean, konpotarekin zuloak beteko ditugu.

Arrautza irabiatu, eta hostopilaren alboetan igurtzi, izotzontzia beste hostopil batekin estali. Izozkailuan sartu, eta behar dugunean moldetik atera. Labean sartu 190 gradutan 20 minutuz.