Faktoria
Rosa M. Martín-Sabarís
'Agurraren ondorengo eguna'
Bizi garen artean egiten diren agurrez aritu da irakaslea eta eutanasiaren legea defenditu du 'jasanezineko minaren aurrean' duintasunez agur esateko bidea zabalduko duelako
-
3:10 min
Politikari, kirol profesionalari, kaleko bizitzari edota bizitza soilari agur esan diotenak ekarri ditu gogora Rosa M. Martín-Sabarís irakasleak 'Faktoria'ren irrati-urteko bere azken zutabean eta eutanasiaren legearen beharra azpimarratu du horren haritik. 'Eutanasia ez da lagunari bere buruaz beste egin dezan laguntzea. Baizik eta lagun urkoari sufrimendua eta oinazea kentzea. Eta jasanezinezko mina, gorputzekoa zein bihotzekoa, arintzeko gai ez garen bitartean, sikiera agur esateko orduan duintasuna eta bakea izan beharko dugu'