Itxi

Faktoria

Denis Itxaso

'Ekotasa ez da legealdi honetan jarriko martxan'

Presoen hurbilketari buruzko erabaki politikoa hartuta dagoela ere esan du eta gaineratu 'oso berri ona dela Euskadirentzat'

  • 9:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura, Turismo eta Kirol diputatua ekotasaren ezarpena 'presarik gabe' eta kontsentsuz ezartzearen alde agertu da gaur 'Faktoria'n, batez ere, ematen diren urratsek lege babes osoa izan dezaten. Hori kontutan hartuta, azaldu du ez duela uste zerga berria 'legealdi honetan martxan jarriko denik'.  'Legebiltzarrak disenaitu beharko du marko orokor bat, gero lurraldeek erabaki beharko dugu nahi dugun edo ez, eta horren baitan udalen iritzia ere kontutan hartu. Ezin dugu lege ziurtasuna izango ez duen neurri bat hartu', zehaztu du.

'Ez dugu presarik', gaineratu du. 'Turistek uzten duten aberastasunaren zati bat esku publikoetan uztea inportantea da baina zerga hori nola jaso eta zein bide egin behar den ondo adostu beharko da. Baita diru ekarpen horren erabilera ere. Foru Aldundian uste dugu jasotakoa erabili beharko genukeela Gipuzkoaren konpetibitatea hobetzeko turismo alorrean: natura babesteko edota azpiegiturak hobetzeko, bestea beste'.

Turismoari buruz ez ezik, Pedro Sanchezek atzo pesoen gerturatzeari buruz egindako adierazpenei buruz ere mintzadu da buruzagi sozialista, baikor mintzatu ere: 'Erabaki politikoa hartuta dagoela iruditzen zait eta Euskadirentzat oso berri ona da, elkarbitzitza sendotzeko'. Itxasok gaineratu du presoak gerturatzeko neurriak 'ahalik eta modu azkarrenean eman behar' direla, 'eskuineko alderdiek horrelako proposamenen aurrean oztopoak jarri eta guda politikoan has litezkeelako laburrean'.