Itxi

Faktoria

Hezur beltzak

Jon Maia: 'Bizi dugun egoeran beharrezkoa da paradigma berriak sortzea'

"ELE, Lauaxeta-Lorca" gauzatu du Hezur Beltzak taldeak. Jon Maiak, Gorka Hermosak eta Jesus Prietok Lauaxeta eta Lorcaren unibertsoak uztartu dituzte gaurkotasun handiko gaiak lantzeko.

  • 30:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jon Maiak (ahotsean), Gorka Hermosak (akordeoia joz) eta Jesus Prietok (gitarra, baxu, ahots eta perkusioan) Hezur Beltzak proiektua osatzen dute. Haien eta beste hainbat lagunen sormenetik atera da Ele, Lauaxeta-Lorca izeneko lana. Lauaxetak Federico Garcia Lorcaren lana miresten zuen, eta Lorca 1935. urtean Bilbon zela baliatuz gutuna bidali zion eta bere olerki batzuk ere bai. Ez dago ziurtatzerik bi poeta hauek elkarrekin egotera iritsi ote ziren, baina gutun horretan oinarrituta sortu da Ele, Lauaxeta-Lorca proiektua. Lorcaren eta Lauxetaren unibertsoak jaso dituzte, eta euren bizitza eta ibilbideak baligarri dira gaurkotasun handiko gaiak lantzeko, besteak bestek, inmigrazioa, lana, euskalduntasuna edota elkarbizitza.

Jon Maiak 'Faktoria'n azaldu digu Lorcaren eta Lauaxetaren unibertsoak nahastu dituztela, eta gaurkotasun handiko gaiak jorratzeko erabili dutela, "ez da biei egindako antologia bat, bizi dugun momentuari ekarpena egin nahi diogu". Horretarako, gaur egungo gaiei buruz hitz egin dute, egungo egoerari ekarpen bat egin nahi diote. Maiak azaldu digu, "Euskal Herriak bizi duen egoera politiko eta historikoan beharrezkoa da paradigma berriak sortzea garai berri bat eraikitzeko".