Itxi

Faktoria

Fran Viñez

'Euskaldunako zubiko sapaiak ez du malgutasunik asentamendu mugimenduetan'

Ibai azpian lurrak izan duen mugimenduaren ondorioz oinarriak mugitu egin dira eta egitura zurruna ezin izan da egokitu. Horrek eragin du krakatekoa

  • 5:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Fran Viñez Bilboko Udaleko Zerbitzu eta Obretako arduradunak ukatu egin du 'Faktoria'n Euskalduna Zubian izan den egiturazko hausturak Zorrotzaurreko lanekin loturarik duenik. Azaldu duenez, ibaiak berezkoak dituen asentamentu-mugimenduak izan dira eta zubiaren egiturak ez dio eutsi: 'Zubi berrietan kalkulatu egiten da malgutasun hori izan dezaten baina Euskaldunako zubiko teilatuak ez du malgutasun nahikorik eta amore eman du'.  Gaur goizean zehar, teilatuak mugitzeari utzi ote dion neurtzen ari dira, behin-behineko neurriak hartu, eta oinezko eta autoei bidea irekitzeko ahalik eta tarterik laburrenean.