Itxi

Faktoria

Nekane San Miguel

'Guk ez dugu horrela jokatzen zigortuak daudenekin'

'Gizonaren ikuspuntutik eta sentimendutik dago legeak egin eta interpretatzeko modu bat', esan du Bizkaiko Lurralde Auzitegiko magistratuak

  • 20:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Muineraino sartuta daukagun bizimolde bat eta pentsamoldea da' Nekane San Miguelen arabera gaur eguneko 'ideologia eta bizitzeko modua' baldintzatzen duena eta horrek justizia arloan ere islada zuzena du, emakume magistratu asko aspalditik defendatzen ari denez. Justizian genero ikuspegiak duen esanahiaz eta behar duen lekuaz aritu da magistratua. 'Faktoria'n gogoratu du 'toga bakoitzaen azpian bihotz bat, estomagu bat eta sexu bat dagoela eta bakoitzak bere bizipen eta ideologia' duela. 'Lehenengo gauza egin behar duguna da gure baitara begiratu jakiteko zerk baldintzatzen gaituen, epaiketa baten aurrean', esan du eta zera gaineratu: Epaile izateak ez du inpartzailtasun bermea ematen'.

Kezkatuta agertu da oso genero ikuspegia zigorrak gogortzearekin lotzea aldarrikatzen duen ikuspuntuarekin, nahiz eta bera ere zigor kodea aldatzearen aldeko agertu den.  Azaldu du pertsonaren, eta beraz, 'emakumearen duintasuna eta askatasuna dela babestu behar den ondarea' eta horri begiratuta egin behar dela zigortu  behar diren erasoen sailkapena. 'La Manada'ren auziaren ostetik, aldaketak berotan egitearen kontrako agertu da: azterketa hori egin behar da 'tentuz eta lasai'.

Auzi horretaz ere mintzatu da eta esan du harriduraz hartu zuela Nafarroako Lurralde Auzitegiak zigortuak behin-behinean aske uzteko hartutako erabakia. 'Guk, hemen ez dugu horrela funtzionatzen', azaldu du: 'Gure lanean ez da ohikoa bederatzi urteko zigorra jarri eta kartzelan egonik behin-behinean uztea', gaineratu du.