Faktoria
Plastikoa desagertzear?
Cristina Peña: 'Ez dut plastikoaren erabateko desagerpena aurreikusten'
Cristina Peñak, EHUko kimika lizentziaduna eta materialen teknologia saileko ikerlariak, erabilera bakarreko poltsen neurri berriaz hitz egin du 'Faktoria'n.
-
22:53 min
Erosketak egiteko modua aldatuko zaigu, gaurtik aurrera. Europak erabilera bakarreko plastikoak debekatzeko onartu zuen zuzentaraua espainiar estatuan aplikatuko da lehen aldiz. Saltokietan dohainik eman izan dizkiguten plastikoko poltsak ordaindu beharko ditugu hortaz; 5 eta 15 zentimo artean, saltoki bakoitzak ezarriko du prezioa.
Elikagaiak saltzen dituzten dendetan izango du batez ere eragina eta Euskal Herrian dauden elikagai denda gehienekin hitz egin dugu. Baina, hortik haratago joan gara eta plastikoak ze etorkizun duen galdetu diogu Cristina Peñari, EHUko kimika lizentziaduna eta materialen adituari.
Peñak ez du aurreikusten plastikoa erabat desagertuko denik, "ekoizpenaren gastuak eta plastikoaren ekoizpen horrek ingurumenari eragiten dion kutsadura mailari baino txikiagoa duen materialik ez baitago". Dena den, "kontzientziazioa" eskatu die kontsumitzaileei, "birziklapen maila handitzea beste modurik" ez duelako ikusten.