Faktoria
PINTXOPOTEA
'Iker Galartza eta ni haserre igo ginen taula gainera'
Ostegunero gonbidatu ezberdin bat edukiko dugu 'Pintxopotea' atalean. Gaurkoan Aitziber Garmendia gonbidatu dugu eta ez genekizkien kontuak kontatu dizkigu.
-
Aitziber Garmendia
33:01 min
Osteguneko pintxopotearen aitzakiarekin taberna bat jarri dugu gure estudioan. Ostegunero, aurpegi ezberdinak pasako dira gure mikrofonoen paretik.
Aitziber Garmendia izan da gerturatu den lehenengoa eta pintxopotearen inguruko kontuak eta bere ibilbidea atera du mahai gainera gaurko saioan.
Garmendiak poteorako orduan gustu ezberdinak ditu. Garrantzitsua da beretzan tragoa eskatu behar duen momentua uda, negua, goiza ala arratsaldea den edari ezberdinak eskatzen baititu.
Bestalde, hiru antzezlan ezberdin dauzka esku artean, eta 'Gure Kasa'n ikusiko dugu udan zehar. Sekretutxo bat ere kontatu digu: Iker Galartzarekin haserre igo nintzen taula gainera eta hanka tartetik heldu nion".