Itxi

Faktoria

J.A. Rodriguez Ranz

'Unibertsitateak itsasargia izan behar du munduko erronken aurrean'

Munduko Jesuiten unibertsitateen Mundu Batzarraren harira, Deustuko errektoreordeak esan du Faktorian unibertsitateak erreferente intelektual eta etikoa izan behar duela egungo erronken aurrean

  • Jose Antonio Rodriguez, Deustuko errektoreordea.

    20:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Munduko jesuiten goi hezkuntza erakundeetako hiriburu da Deustuko unibertsitatea aste honetan. Gaur egungo munduaren erronkak eta horien aurrean jesuiten unibertsitateek izan beharreko eginkizuna aztertuko dituzte. Jose Antonio Rodriguez Deustuko errektoreordearen hitzetan, erreferente intelektual eta etikoa izan behar du unibertsitateak, formazioa eskaini eta ezagutza sortzeaz gain.

Hirugarren mundu batzarra Deustok hartzeak garrantzia handia du, Rodriguezen esanetan, Bilbo hiriari eta unibertsitateari egiten zaion errekonozimendua baita. Deustoko unibertsitatearen hurrengo erronkei dagokienez, berriz,  espero du 2019ko irailetik gai izango direla medikuntza gradua eskaintzeko. Une honetan horretarako behar diren administrazio baimenen zain dago Deustuko unibertsitatea.