Itxi

Faktoria

Lide Amilibia Faktorian

'Aste honetan erabakiko da Gipuzkoako etorkinentzako aterpetxea non kokatu'

Gizarte politikako sailburuak Euskadi Irratian azaldu duenez Gipuzkoako egoerara egokituko dira etorkinei harrera egiteko zerbitzuak. Bilbon aterpetxe bakarrak eskeiniko ditu etorkinentzako 88 plazak.

  • 6:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Europa Iparraldera bidean diren migratzaileen etorrerak eskatzen duen harrera antolatzeko erakunde arteko bileraren biharamonean, azalpenak eman ditu Euskadi Irratiko Faktoria albistegian gizarte politikako sailburuordeak. Bizkaian jarraitu den ereduari segituz, Gipuzkoan bertako egoerari egokitutako zerbitzuak  ezarriko direla iragarri du, eta aste honean erabakiko dela non kokatuko den larrialdirako 48 orduko aterpetxea. Bilbori dagokionez, iragarri du aterpetxe bakarrak har ditzakeela egungo 48 plazei gehituko zaizkien 40 plaza berriak.