Itxi

Faktoria

Pako Sudupe

'Telesforo Monzonek 'erdara greba' egitea proposatu zuen'

Pako Sudupe, Euskal Ikasketetan doktoreak, 'Telesforo Monzon, aristokrata abertzalea' liburua idatzi du.

  • 'Telesforo Monzon, aristokrata abertzalea' liburua.

    17:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

'XX.mendeko politikagintza ezin da ulertu, Telesforo Monzonek egindakoa kontuan hartu gabe'. Esaldi horrekin laburbildu du Pako Sudupe idazleak, politikari bergararrari buruz idatzi berri duen liburuan jasotakoa. Monzon familiaren gutun pertsonalak oinarri izan ditu jeltzale historikoaren biografia osatzeko. Eusko Alderdi Jeltzalean hasi baina, Herri Batsauneko sortzaile izatera iritsi zen Monzon, Agirre lehendakariaren gertukoa eta Suduperen hitzetan, Euskal Herriko egungo politikagintzan eragin handia izan duena. Berea da, Pako Sudupek azaldu duenez, Euskal Herriko zazpi lurraldeen ideia eta euskararen defendatzaile sutsua izan zen. Berak proposatu zuen, adibidez, euskara sustatzeko, "gaztelera erabiltzeari greba" egitea. Telesforo Monzonek askotan aipatzen zuen esaldia da: "ulertzen ez gaituztenean, ulertuko gaituzte".