Itxi

Faktoria

Sexu delituak

'Suediako eredua jarraituta ere, interpretazioa beti egongo da'

Espainiako gobernuak nahi bezela, onespenik gabeko sexu ekintzak delitu gisa hartuta ere, beti interpretazioaren baitan egongo dela iritzi dio Rafa Sainz de Rozas zigor zuzenbideko irakasleak

  • 5:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sexu delituen tipifikazioan Espainiako gobernuak bultzatu nahi duen aldaketaz, eta onespen espresorik gabeko sexu ekintzak delitu gisa hartzeaz  galdetu diote Faktorian Rafa Sainz de Rozas EHUko zigor zuzenbideko irakasleari.  Zentzuzko jo du sexu abusu eta sexu erasoaren arteko bereizketa desagertzea, baina ohartarazi du, Espainiako gobernuak aipatzen duen Suediako eredua jarraituta ere, beti egongo dela interpretazioa delitua egon den ala ez ebazterakoan.