Itxi

Faktoria

Astelehenean

Emakume surflariak, musika eta elikadura 'Faktoria' saioan

EITB.EUS

HIGA hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen II. topaketaren berri ere izango dugu.

  • Adriana Gaultier disko-jartzailea

    Adriana Gaultier disko-jartzailea

Asteleheneko saioarekin hasteko, 08:00etako albistegian, Gasteizen egitekoa den HIGA hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen II. Topaketaren berri izango dugu Beñat Garaioren eskutik. 08:30 aldera, Itsaso Atutxa Euzko Alderdi Jeltzaleko Bizkai Buru Batzarreko presidentea elkarrizketatuko dute 'Faktoria'n. Aktualitate politikoari buruzko galderei erantzungo die Atutxak.

09:00etan, kirol tertulia egingo dute Andoni Urbistondok eta Ainhoa Iñiguezek. Gero, Leire Garmendiak Glassy filma ekarriko du saiora, emakume surflariak aztertzeko. Ondoren, beti bezala, Maddi Castrok 'Blai' saioaren aurrerapena ekarriko du 10:00ak jo aurretik.

10:00etan, Ura Iturralde argazkilaria izango dugu argazki eta tokiez hizketan, izan ere, Urak istorioak kontatzen ditu argazkien bidez. Jarraian, Txaro Marañon itsasoko zaborraz mintzatuko da. Giroa alaitzeko, Adriana Gaultier disko-jartzailea izango da 'Shazam' musika aplikazioaren inguruan.

11:00etan, elikadura eta nutrizioa izango ditu oinarri. Itziar Andueza nutrizionista elikaduraren mitoen inguruan arituko da; eta Basque Culinary Center-eko Joxe Mari Aizegak gosaltzeko gomendioak emango ditu, eta armosuan gatza jatearen onura eta kalteez arituko da.

Azkenik, betiko moduan, lehiaketaren eta bermutaren tartea izango da.

07:00etatik 12:00etara izango da martxan 'Faktoria' saioa. Ez galdu!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia