Itxi

Faktoria

Asteartean

Turismoaren eragina, Zarauzko erraldoiak eta gai gehiago 'Faktoria' saioan

EITB.EUS

Julen Mendizabal brigadista eta Iraitz Gesalaga Askapenako kidea ere izango dira gonbidatu.

Egunero bezala, 07:00etan hasita, albistegiak emango dio hasiera 'Faktoria' saioari.

09:00etan, joerak lantzen hasiko da saioa, Maddalen Marzol eta Ines Garciak turismoak egun duen eraginaz mintzatuko dira. Ondoren, Ane Barrondo eta Garazi Ortiz de Zaraterekin izango gara, Txinan izan baitira irakasle. Ondoren, beti bezala, Maddi Castrok 'Blai!' saioaren aurrerapena ekarriko du 10:00ak jo aurretik.

10:00etan, martitzenero legez, Gorka Hermosak munduko kantoiren batera eramango gaitu musikaz ardatz izanik. Eta jarraian, Zarauzko erraldoi eta buruhandiez arituko gara Pepe Mutiozabalekin ('Txabillo').

11:00etan, Edurne Pasaban alpinista izango dugu kirola oinarri. Berarekin batera, Julen Mendizabal brigadista eta Iraitz Gesalaga Askapenako kidea entzuteko aukera ere izango dugu.

Azkenik, betiko moduan, lehiaketaren eta bermutaren tartea izango da.

07:00etatik 12:00etara izango da martxan 'Faktoria' saioa. Ez galdu!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia