Itxi

Faktoria

Asteazkenean

Gizarte gaiak, Surfilm festibala eta musika 'Faktoria' saioan

EITB.EUS

Horrez gain, migratzaileen inguruan Begoña Arroyo, Migel Gonzalez eta Anaitze Agirre izango dira.

  • Migratzaileak Bilbon.

Saioarekin hasteko, 08:00etako albistegian, migratzaileen inguruan hitz egingo dugu; horretarako, Begoña Arroyo, migratzaileentzako jesuiten zerbitzuko Espainiako Koordinatzailea den Migel Gonzalez eta Anaitze Agirre Gipuzkoako SOS Arrazakeriako kidea izango ditugu solasaldian.

09:00etan, gizarte idealaren inguruan hitz egingo dute Xenki Berhok eta Jon Cadiernok. Gero, Eneritz Aulestiak 'Gure Zirkoa' atala aurkeztuko du. Segidan, beti bezala, Maddi Castrok 'Blai' saioaren aurrerapena ekarriko du.

10:00etan, Txaro Marañonek 'Itsasoko Zaborrak' atalarekin jarraituko du. Musikari helduko diogu gero, izan ere, Iñigo Gaitonek  eta Sancho Rodriguezek Surfilm festibalaren eragina azalduko digute.

11:00etan, musika eta doinuen ildo beretik jarraitu dugu Euken Ostolazaren eskutik, eta PSYLOCIBE musika aretoa ezagutzeko aukera ere izango dugu.

Azkenik, betiko moduan, lehiaketaren eta bermutaren tartea izango da.

07:00etatik 12:00etara izango da martxan 'Faktoria' saioa. Ez galdu!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia