Itxi

Faktoria

Jon Ibarguren

'Hondartzetarako hitzarmen propioa eskatzen dugu'

Besteak beste, soldata igoera eta lanaren antolaketa hobea eskatzeko greba deialdia egin dute Gipuzkoako hondartzetako sorosleek.

  • 3:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gurutze Gorriko hitzarmenaren barruan egoteak ez die lan baldintza egokiak izateko bidea ematen eta, gainontzeko probintzietakoen edo-eta igerilekuetakoen aldean, okerragoak dira euren baldintzak soldata eta lan-antolaketari buruz. "Horregaitik nahi dugu hondartzetako sorosleen hitzarmen bat", azaldu du Euskadi Irratiko Faktorian Jon Ibarguren Gipuzkoako sorosleen bozeramaileak, hilaren 29tik 31ra deitu dituzten greba egunen arrazoiak zerrendatzerakoan. Oraindik ez dakite egun horietan gutxienezko zerbitzuak egongo ote diren: "Jaurlaritzak erabaki beharko du hori", esan du Ibargurenek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz