Itxi

Faktoria

Sara Gandara

'Kirol emanaldiak aurkezten sentitzen naiz erosoen'

Sara Gandara EiTBko aurkezlea izan da gaurko saioan. Kirolak eta sare sozialen eraginaz gain, lanean jendeak nola aparkatzen duen ere komentatu dute.

  • Sara Gandara.

    18:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sara Gandara EiTBko aurkezlea da, eguraldi emanaldietan eta kiroletan da bere aurpegia ezaguna. Gaurko saioan hainbat gai izan dituzte hizpide, laneko aparkalekuak, ogibidea, besteen iritziak...

Estropaden inguruan, arraun txapelketen jarraitzailea dela aipatu du, eta arraunean inoiz ibili ez bada ere, areto futbola oso gustuko duela. Ikuskizun ona ikustea omen da beretzat garrantzitsuena. Nesken arrauna edo gizonen arraunaren harira, ez duela desberdintasun handirik azpimarratu du.

Horrez gain, eguraldia aurkezten ere ibilitakoa da, eta garai hartako kontuak ere ekarri dituzte gogora.

Sare sozialen atzean dauden iruzkinen inguruan ere aritu dira, jendeak idatzitakoaz esan ditzakeen kontuez, izan ere, jendea ez dator beti bat idazten denarekin. Hala ere, onena horri garrantzi handiegirik ez ematea dela esan du Sarak.

Bukatzeko, bere lanean oso pribilegiatua sentitzen dela azpimarratu du. Kirola eta kirolariak elkarrizketatzen sentitzen dela bere erosoen, platotik kanpoko emanaldiak aurkezten udan zein urte osoan.