Faktoria
Astelehenean
Elikaduraren mitoak eta lasterketa birtualak 'Faktoria' saioan
EITB.EUS
Gainera kirol tertulia, Ura Iturralde argazkilariarekin mundua argazkitan, eta musika Adriana Gaultier DJaren eskutik izango ditugu.
Saioarekin hasteko,08:00etan albistegia izango dugu ordu erdi beranduago Elkar enpresa izango dugu protagonista.
09:00etan, kirol tertulia izango dugu Andoni Urbistondo, Imanol Garcia eta Irati Zubizarreta, munduko mendi-lasterketako irabazlea.
09:30ean, Anoetako estadiorako eserlekuak erasoak ote diren edo ez, eta egunero bezala 'Blai' saioaren aurrerapena Maddi Castroekin.
10:00etan, mundua argazkitan ezagutuko dugu Ura Iturralde argazkilariari esker, eta beranduago Asiar erako tatuaiei buruz hitz egingo dugu Eneko Lekuonarekin.
10:30ean, musika izango dugu Adriana Gaultier DJaren eskutik.
11:00etan, elikaduraren mitoak aztertuko ditugu, frutak, postrean janda loditzen al du?. Itziar Andueza nutrizionistak argituko dizkigu zalantza guztiak. Segidan, lasterketa birtualen mundua ezagutuko dugu Julen Agirreburualde eta Gorka Gomezi esker.
Azkenik, betiko moduan, lehiaketaren eta bermutaren tartea izango da.
07:00etatik 12:00etara izango da martxan 'Faktoria' saioa. Ez galdu!