Faktoria
Iñaki Egaña
'Erorien haraneko deshobiratzeak abokatu talde baten esku leudeke oraintxe'
Historialariak jakinarazi duenez, Espainiako Gobernuak ez du bilatu Iruñean San Jurjo eta Mola deshobiratu zituen lantaldearen aholkularitzarik
-
21:27 min
Francisco Franco diktadorearen gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzeko auziaren inguruan, ez dago Espainiako Gobernuak iragarritako asmoen mugimendurik, eta ikusteko dago datozen asteetan izango ote den. Iñaki Egaña historialariak Euskadi Irratiko Faktorian adierazi duenez, abokatuen mahai-gainean egon liteke auzia aztergai, Iruñeko Eroriren Monumentutik atera zituzten Sanjurjo eta Mola general frankisten gorpuzkiekin gertatutakoaren ondotik. 'Gaur egun, nik uste dut, abokatu talde baten gainean egon litekeela gaia', esan du.
Mola eta Sanjurjoren gorpuzkiak Iruñeko Erorien Monumentutik ateratzeaz Aranzadiko langileak arduratu ziren Paco Etxeberria auzi-medikuaren zuzendaritzapean, eta Egañak jakinarazi du Espainiako Gobernuak ez duela talde horren aholkularitzarik jaso . 'Ez dira harremanetan jarri", azpimarratu du. Historialariaren ustez, auzia are gehiago korapilatuko litzatekeeelako euskaldunak tartean egonda.
Iñaki Egaña Erorien Haraneko artxibategian ikerketa lanetan aritu den euskal hitorialari bakarrenetakoa da. Franko eta Jose Antonio Primo de Riveraren hilobiez gain, gerra zibilean hildako beste 33.000 lagun baino gehiagoren gorpuak daude bertan ehortzita, hobi komuean. Espainiako hobi komun handiena dago bertan eta han dira ehortzita gerra zibilean hildako euskal herritar gehienak ere, Egañak egiaztatuta daukanez.