Faktoria
Abuztuak, 13
Eneko Goia Donostiako alkatea, asteleheneko 'Faktoria' saioan
Euskadi Irratia
Kirol-tertulia egingo dute, astelehenero bezala, eta elikaduraren hainbat mito izango dituzte hizpide.
-
Argazkia: Euskadi Irratia.
Eneko Goia Donostiako alkatea elkarrizketatuko dute Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan abuztuaren 13an, astelehenarekin; halaber, kirol-tertulia egingo dute, astelehenero bezala, eta elikaduraren hainbat mito izango dituzte hizpide.
Beraz, Gipuzkoako hiriburua Aste Nagusian dagoela, Eneko Goia Donostiako alkatea elkarrizketatuko du saioak, 8:30ean. Hori baino lehen, 7:00etan eta 8:00etan, albistegi bana entzuteko aukera izango dugu, eguneko albiste guztien berri izateko.
Magazinean, 9:00etatik aurrera, kirol-tertulia egingo dute, Andoni Urbistondo, Ainhoa Iñiguez eta Alain Lasarekin; azken hori kenpo kai arte martzialean dabil. Maddi Castrok, 10:00ak jo aurretik, ‘Blai!’ saioaren aurrerapena egingo digu, eta, gerora, Ura Iturralde argazkilariaren txanda iritsiko da. Alexander Padilla helduko da gero, bai eta Adriana Gaultier DJa, 10:30 aldera.
Itziar Andueza nutrizionistak hainbat elikadura-mito aztertuko ditu, eta, 11:30etik aurrera, lehiaketak eta bermutak emango diote saioari.
Entzun 'Faktoria', 7:00etatik 12:00etara, Euskadi Irratian!