Itxi

Faktoria

Abuztuak, 16

Errealitatea vs irrealtasuna, gaur, 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

Sifilis eta gonokozia kasuez mintzatuko da Olatz Berastegi. Azken denboraldian, kasu horien kopuruak gora egin omen du.

  • Errealitate birtuala

Joseba Laka izango dugu goizean Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan abuztuaren 16an, errealitatearen eta irrealtasunaren inguruan aritzeko. Gainera, Olatz Berastegi sifilis eta gonokozia kasuen gorakadaz mintzatuko da.

10:00ak jo aurretik, Ane Iruretagoienak 'Blai!' saioaren aurrerapena egingo digu. Ondoren, Ana Goitia izango da gurean, 'Zarategia' atalarekin, eta Amaia Artetxe Laudion egindako erraldoien topaketaren inguruan mintzatuko da. Halaber, futboleiaren inguruan arituko gara, eta Maitane Subijanak EHUren udako ikastaroen berri emango digu.

11:00etan, Zuriñe Hidalgok 'Pintxo-potea' atala aurkeztuko digu. 11:30etik aurrera, lehiaketak eta bermutak emango diote amaiera saioari.

Entzun 'Faktoria', 07:00etatik 12:00etara, Euskadi Irratian!

 

https://twitter.com/chamorrolaura