Itxi

Faktoria

Abuztuak, 17

Musika ikasketez eta gainpopulazioaz, ostiraleko 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

Urtebete pasatu da Bartzelonan eta Cambrilsen atentatuak izan zirenetik, eta, hori dela eta, Aitor Mujika Ertzaintzaren Nazioarteko Terrorismoaren Analisi Saileko arduraduna izango da gurean.

  • Musika

08:00etako albistegian, Santutxura joango gara, migratzaileei babesa eskaintzen hasi baitira bertan. Ondoren, Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuak izan zirenetik urtebete igaro denean, horiek gogoratuko ditugu, Aitor Mujika Ertzaintzaren Nazioarteko Terrorismoko Analisi Saileko arduradunarekin. Solasaldian, Gorka Askorbebeitia eta Iñigo Cabieces ere izango ditugu.

09:00etan, 'Faktoria' atal berezia izango da, eta musika ikasketen inguruan hitz egingo dugu Igor Arostegi perkusionista tolosarrarekin. Gero, gainpopulazioaz arituko gara Juanjo San Miguel eta Xabier Aierdi soziologoarekin, eta Ane Iruretagoienak 'Blai!' saioaren aurrerapena egingo digu 10:00ak jo aurretik .

Portuetako itsasontziak bizitokitzat izan ditzakegun aztertuko du Edurne Egañak. Etxetik etxera, Maitane Ormazabal etxeko garbiketaren garrantziaz izango da hizketan. Ondoren, Miren Rodriguez kriminologoa entzuteko aukera ere izango dugu.

Saioa bukatze aldera, dantza solteko txapeldunak izango dira gurekin, Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga. 11:30etik aurrera, uda itzelak, lehiaketak eta bermutak emango diote amaiera saioari.

Entzun 'Faktoria', 07:00etatik 12:00etara, Euskadi Irratian!

 

https://twitter.com/chamorrolaura