Faktoria
Aitor Mujika
'Euskadi ere estatu islamikoaren jo-puntuan jarri zuten atentatuek’
Ertzaintzako Nazioarteko Terrorismoko Analisi Saileko arduradunak, adierazi du orain urtebeteko atentatuek inflexio puntua ekarri zutela eta 5eko arrisku mailatik 4.ean jarraitzen dugula hemen ere.
-
7:09 min
Euskal Autonomia Erkidegoan 5eko mailatik 4.nean jarraitzen du arrisku yihadistagatiko arriskuak, Ertzaintzako Nazioarteko Terrorismoko Analisi sailak jakinarazi duenez. Analisi saileko arduradun Aitor Mujikak 'Faktoria'n egindako elkarrizketan azaldu du Bartzelona eta Cambrilseko atentatuek "inflexio puntua" ekarri zutela eta Katalunia bezala, "Euskadi ere estatu islamikoaren joko-puntuan jarri zuten zuzen-zuzenean". Gaineratu du estatuko polizia indarrek osatzen duten mahai teknikoak ez duela ikusi arrazoirik segurtasun neurriak malgutzekoa.
Gaineratu du, Lopidanan orain bi aste egindako atxiloketak abiatutako ikerketa itxitzat ematen duela Ertzaintzak. Entzutegi Nazionalaren aginduz kartzelan dago gaur egun gizonezko hori eta jarduera kriminala Algecirastik zuzentzen zuen. Ertzaintzaren arabera, hemen iraganbidean zegoelako "suertatu" zen atxiloketa Gasteiz inguruan.
Mujikak, segurtasun eta neurri polizialez gain, 'erradikalizazioa eragozteko' prebentzioak duen garrantzia azpimarratu du. Komunitate islamikoarekin elkarlanean administraziotik zuzentzen den lana nabarmendu du, ildo horretan.