Faktoria
Eneko Andueza Faktorian
'Eskumenen eskualdaketarako epeak jartzea arriskutsua da'
Erkorekari erantzunez PSE-EEko Gipuzkoako buruak dio Sanchezen gobernuak borondate politikoa duela gizarte segurantza eta espetxe eskumena Euskadiri uzteko, baina presa izatea ez dela ona.
-
Eneko Andueza
23:00 min
Faktoria saioari eskainitako elkarrizketan, Jaurlaritzak Espainiako gobernuari eskatutako eskumenen eskualdaketaz mintzatu da Eneko Andueza PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusia. Haren esanetan bi gobernuen arteko batzorde bitarikoa buru belarri ari da lanean, eta Sanchezen gobernuak borondate politikoa du gizarte segurantzaren kudeaketa eta espetxeetakoa Euskadiren esku uzteko. Eskumen horiek "ahal bezain pronto" iritsiko direla ziur da Andueza, baina Erkorekari erantzunez, erantsi du "presa izatea ez dela ona, administratiboki gai konplexuak direlako".
Bestetik, baztertu egin du autogobernuaren inguruko desadostasunek PSE eta EAJren arteko koalizioa kolokan jarri izana. Are gehiago, udal eta foru hauteskundeen ondoren, PSE-ren borondatea bi alderdien arteko ituna errepikatzea dela jakinarazi du. Anduezaren esanetan, sozialistek badakite gainera, EAJ barruan ere ontzat ematen dutela aukera hori. "Horretaz hitzegin izan dugu EAJko kideekin"