Itxi

Faktoria

SEXU-ERASOAK

'Lau salaketa izan dira, baina 13 kasuren berri daukagu'

Sexu-erasoen inguruko saio berezia egin du 'Faktoria' saioak. Amaia Oulad, Amaia Zufia, Ziortza Karranza psikologoa, Ane Damiano, Irati Leon eta Joana Barbier izan dira parte-hartzaileak.

  • Bilboko sexu-erasoen aurkako elkarretaratzea

    Bilboko sexu-erasoen aurkako elkarretaratzea

    41:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Atzo, abuztuaren 26an, amaitu zen Bilboko Aste Nagusia. Guztira lau salaketa erregistratu dira festa hauetan. Hala ere, lehenago, Iruñeko, Donostiako, Gasteizko eta Baionako jaietan ere, hainbat emakumek sexu-eraso salaketak jarri zituzten.

Horren harira, tarte berezi bat eskaini dio 'Faktoria'k sexu-erasoen gaiari. Bertan parte-hartu dute Amaia Ouladek (Donostiako Zigari elkartea), Amaia Zufiak (Iruñeko Bilgune Feminista), Ziortza Karranza psikologoak, Ane Damianok (Bilboko Konpartsakidea), Irati Leon (Gasteizko Bilgune Feminista) eta Joana Barbierrek (Baionako Aitzina talde feminista).

Guztiek argi daukate, salaketa kopuruak eduki arren, salatu gabe geratzen diren kasuak asko direla. Emakumeak askotan, bilgune feminista eta Konpartsetetara joaten dira horiek salatu dezaten.

Bilboko Konpartsako kide den Ane Damiano izan da saioan. Jende asko Konpartsetara hurbildu dela aurreratu du: "Lau salaketa izan dira, baina 13 kasuren berri daukagu". Konpartsek erasoen aurkako protokolo bat dute: Konpartsetan egiten ari diren aktibitatea (txosnak barte) geratu egiten da 15 minutuz. Aurtengo Bilboko Aste Nagusian hiru aldiz jarri dute martxan protokolo hori.

Iruñeko Bilgune Feministako kide den Amaia Zufiak, datu positibotzat jo du aurtengo sanferminetako salaketa kopurua, pasaden urteko kopuruarekin alderatuz, erdira jaitsi izana. Hala ere, salaketa ofizialetaz gain, lau dei eta e-posta bat jaso dituzte. "Muga kolektiboa haustea " lortu dutela uste du, jada ez baita borroka feministan geratzen: "herritarrek, txostek, udalek... hartzen dute parte". Iruñeko Bilgune Feministak etxera joateko laguntzak eskaini ditu 2018ko sanferminetan.

Gasteizko Irati Leonek argi du ez dela zenbakietan erreparatu behar, askok ez baitute salatzen. Baionako Aitzina bilgune feministako Joana Barbier ados agertu da horrekin, baina kontuan izan du emakume kazetariek jasaten dituzten erasoak. Horregatik, kazetarien erasoen aurkako protokoloa prestatu dute.

Azkenik, Ziortza Karranzaren hitzak ere izan ditugu. Kontuan izan du, gaur egun, kontzientziazio altua dagoela, gizarteak erasoei aurre egite horri positiboki erantzuten baitio.