Itxi

Faktoria

ASTEARTEAN

Iratxe Gomez (Siri) eta Edurne Pasaban, astearteko 'Faktoria'n

EITB.EUS

Ahots ezaguna duten hiru emakume elkarrizketatuko ditugu: Irati Borda, Iratxe Gomez (Siri) eta Ana Egileor. Euskal Jaietan nola jantzi ikasiko digu eta Nepalen izango gara, besteak beste.

  • Iratxe Gomez Siri

    Iratxe Gomez Siri

Egunero bezala, goizeko 07:00etatik 08:30ak aldera albistegia izango dugu ‘Faktoria’n.  Horren ostean, kurtso politiko berriari begira jarriko gara eta aktualitateari buruzko solasaldia izango dugu Gaizka Aranguren eta Asier Vallejorekin.

Eneko Bidegain, idazle eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea, izango dugu hurrengo gonbidatua. Honek Frantziak 16 urteko neska-mutilek egin beharko duten hilabeteko zerbitzu nazionalaz, armada eta kontzientzia nazionalaren inguruan egingo du berba.

09:00etan Gorka Otaegik hartuko du lekukoa Maddalen Marzol eta Ines Garciarekin azken tendentziez hitz egiteko.

Irailean sartzeko asko falta ez zaigun arren, Euskal Jaiak datoz, eta askok ez dakite zer jantzi. Zer eta nola jantzi behar den festa horietan azalduko digu Ane Albisuk.

Egunero legez, Ana Iruretagoienak 'Blai!' irratsaioaren aurrerapena egingo digu.

Agian, aurpegiz ez dira ezagunak, baina euren ahotsa bai. Horregatik, ahots ezagunak dituzten hiru gonbidatu elkarrizketatuko ditugu 10:30ak inguruan: Irati Borda, Iratxe Gomez (Siri) eta Ana Egileor.

Edurne Pasaban ere gurean izango da 11:00ak aldera. Honen ostean, Nepalen bizi diren Eneko Arretxe eta Unai Iturrieta izango dira antenan.

Saioa amaitzeko, lehiaketarekin jarraituko dugu, eta ondoren ‘bermuta’ tartea izango da entzungai.

Entzun 'Faktoria', 07:00etatik 12:00etara, Euskadi Irratian!